Emakumeen kirol

Alice Milliat. Emakumezkoen kirolaren aitzindaria.

Emakumeen kirola deritze emakumeek jokatzen dituzten kirol-jarduerei eta lehiaketei. Zehatzago, kirol horietan emakumezkoak dira partaide guztiak. Amateurra edo profesionala izan daiteke emakumeen kirola. Edonola ere, gizonen kirolarekin alderatuta, ez da horren ospetsua eta jarraitzaile gutxiago ditu.

Emakumeen parte-hartzea kiroletan gizonena baino baxuagoa izan da. Izan ere, tradizioz ekintza publikoak diren ekintzetan (lan munduan, politikan eta kulturan, kasu) emakumeen parte-hartzea txikiagoa izan da beti​[1]. Emakumeak kiroletan sartzea prozesu berantiarra izan da eta era askotako mugak izan ditu. Batez ere estereotipo sozial eta kulturalei aurre egin behar izan diete; batez ere, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen kontra egin behar izan dute, oso zabalduta dagoen pentsamendua baita. Historian zehar zenbait aldaketa eta borroka izan dira emakumeen kirola sustatzeko asmotan. Esan daiteke emakumeen kirola XIX. mendean hasi zela. Garai horretan, nabaria zen berdintasun eskubidea lortzeko emakumeen borroka. Izan ere, kirola ere bazegoen lortu nahi zituzten aurrerapausoen artean.

  1. (Gaztelaniaz) «Historia de la mujer en el deporte» mujer y deporte 2007-08-11 (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search